IRAKASLEEN TXOKOA
Ongi etorri zure gune honetara!
Orrialde honetan wiki honetan argitaratu diren lanak egiteko gelan aurrera eraman ditugun proposamen didaktikoak aurkituko dituzu, gaia arlo desberdinetan landu dugu gure geletan: Euskara, Ingurune, Gaztelera, Ingelesa eta Plastika arloetan hain zuzen ere. Interesgarria izanen delakoan.
profe.gif



RINCÓN DEL PROFESORADO
¡Bienvenidos, bienvenidas a vuestro espacio!
Esta página es para ti, que eres profesional de la educación. En ella encontrarás las propuestas didácticas que se han llevado a cabo en las aulas de nuestra escuela en las diferentes áreas: Euskera, Lengua Castellana, Conocimiento del Medio, Lengua Inglesa y Plástica. Y que han servido para elaborar los trabajos publicados en este wiki. Esperamos que lo que encuentres en ella te sea válido.




Hona hemen gai honekin egingo duguna eta ikasiko duguna:

IKASNORABIDEA / RUTA DE APRENDIZAJE
ZER EGINGO DUGU?
¿QUÉ VAMOS A HACER?
ZERTARAKO?
¿PARA QUÉ?
ZER IKASIKO DUGU?
¿QUÉ APRENDEREMOS?
Unibertsoari buruz informazioa bilatu, irakurri, erabili, ikasi.
Gai horri buruz ikasteko
  • Unibertsoaren sorrera
  • Galaxiak, Esne Bidea
  • Izarrak, konstelazioak
  • Eguzki Sistema: planetak, sateliteak, zeruko gainerako gorputzak
  • Lurra: geruzak, translazioa, errotazioa eta bere ondorioak
  • Ilargia
  • Definizioak egiten
  • Azalpen testuak idazten
  • Laburpenak, eskemak, kontzeptu mapak egiten
Eguzki Sistemaren planetei buruzko informazioa zehatza bilatu eta taula batetan jaso, eskalan adierazi
Eguzki Sistemaren maketa egiteko
  • Interneten informazioa bilatzen
  • Eskalan neurriak adierazten
  • Ikasitakoa maketa batean gauzatzen
Audio-grabazio bat egin Eguzki Sistemari buruz
Eskolako blogean argitaratzeko
  • Ahoz dakiguna adierazten
  • Audacity programa erabiltzen
Miro eta Van Gogh margolarien lanak behatu
Gure artelanak sortzeko
  • Margolari horien lana ezagutzen
  • Plastikarako teknika desberdinak erabiltzen
Narrazio testu desberdinak irakurri, aztertu eta sortu hiru hizkuntzetan: euskaraz, gazteleraz eta ingelesaz
Hizkuntza batetan ikasten duguna beste hizkuntzetan aplikatzeko
  • Ulertzeko eta ekoizteko estrategia desberdinak aplikatzen erabiltzen ditugun hizkuntza guztietan
Unibertsoari buruzko aldizkari digital argitaratu zikloko blogean
Egiten ditugun lanak nahi duten pertsonek Internet bidez ikus ditzaten
  • Lanak oso ongi burutzen argitaratzeko baitira.
  • Gero eta hobeto erabiltzen ditugun hizkuntzetan (euskara, gaztelera eta ingelesa) idazten, berba egiten, ulertzen eta irakurtzen.
Euskaraz unibertsoaren gaiaren inguruan ipuin bat sortu
  • Eskolako beste geletan ozenki irakurtzeko
  • Eskolako blogean argitaratzeko
  • Lehiaketa batetara aurkezteko
  • Ipuinetan errekurtso literarioak erabiltzen: konparazioak, metaforak, hitz politak,…
  • Testua ongi antolatzen paragrafoetan
  • Elkarrizketak ongi idazten, aditz desberdinak erabiliz eta puntuazio ikurrak ongi erabiltzen
  • Pertsonaien eta tokien deskribapen politak narrazioan txertatzen
Gaztelera arloan Unibertsoari buruzko albisteak bilatu, irakurri eta berridatzi
  • Albisteak nolakoak diren ezagutzeko
  • Informazioa bilatzeko eta kontatzeko
  • Idazten ditugun albisteak blogean argitaratzeko
  • Albisteen egitura, ipuinaren egiturarekin konparatuz
  • Albisteen informazio atalak: zer / non / noiz / nork / nola / zergatik / titularra / azpititularra /….
  • Erreferenteen erabilera (izena ez errepikatzeko)
  • Paragrafoka testua antolatzen
  • Kakotsen artean idazten pertsonek esaten dutena testuan txertatzerakoan.
Gaztelera arloan Unibertsoaren gaiarekin garrantzitsuak izan diren pertsonen datu biografiko esanguratsuak bilatzen
  • Ingelesaz idatziko dugun elkarrizketa imaginarioan erabiltzeko
  • Informazioa Interneten bilatzen
  • Biografia xume bat idazten
  • Ahoz besteei kontatzen ikasitakoa
Ingelesa arloan elkarrizketa bat egin aipatutako pertsonai bati
  • Elkarrizketak nola egiten diren ezagutzeko
  • Blogean argitaratzeko
  • Elkarrizketaren egitura
  • Elkarrizketa idazteko arauak: puntuazio zeinuak
  • Ingelesaz egitura eta hiztegia berriak ahoz eta idatziz erabiltzen
Bikoteka lana egingo dugu
Lan kooperatiboa egiteko
  • Elkarrekin lan egiten
  • Laguntzaile onak izaten
Taldekideen iritziak kontuan izango ditugu
Hitz eginez elkar ulertzeko
  • Lankidetza harremanak hobetzen
  • Taldean eztabaidatzen eta errespetatzen
Jendaurrean hitz egingo dugu

  • Jende aurrean hitz egiten
  • Entzulearen papera ongi egiten
Egingo dugun lana ebaluatuko dugu
Nola ikasten dugunaren jabe izateko eta hobetzeko
  • Autoebaluazioak egiten
  • Taldeka ebaluazioak egiten
  • Lanak eta koadernoak txukun aurkezten
  • Egiten dugun lana bideratzen, birplanteatzen,…




EUSKARA, INGURUNE ETA PLASTIKA ARLOAK

  • Proposamen didaktikoaren IRAKASLEENTZAKO GIDA







  • Ikasleentzako jarduerak










ÁREA DE LENGUA CASTELLANA

  • Propuesta didáctica. GUÍA DEL PROFESORADO











  • Actividades para el ALUMNADO








ENGLISH